lunes, 25 de junio de 2012

SEAWEEKA GETXON, ITSAS HONDOKO HONDARREN HARRAPAKETAREN MEHATXUPEAN. DRAGARIK EZ.

Bitxia da Getxon, ingurugiro eta inguru itsastarrari dagokionean, egunotan biziko dugun kontraesana.

Ingurugiroarentzat, Portuko Agintaritzaren hondar erauzketa proiektutzarrak dakarren mehatxu itzela Udaletik ahaztu egiten den bitartean, kostalde, hondartza, arrantza eta itsasoarentzat kalte berehalakoak, iraunkorrak eta atzeraezinak ekarriko dituena, honen ekimen bakarra bandera urdinak eta  itsasalde ederra erakutsiko duen propagandako Seaweeka da.

Itsasoko aste horretan ez da ezer ikusiko dragak dakarren benetako mehatxuaz, hori
Saihesteko. Ezer ere ez gerta daitekeen kutsadura larriaz. Hutsaren parekoa.

Getxoko Abra Plataformatik, hala ere, lanean aurrera  darraigu, jabego publikodun eremu honetan  hare lapurretarako proiektu hau gelditzeko, eta bere ondorio kaltegarriak bertan behera uzteko.

Beste behin ere, administrazioak Kostako Legea bete gabe utzi nahi du, argi dionean gainera, ezinezkoa dela jabego publikoetan harea erauzketarik egin, hondartzak birsortzeko lanetarako ez bada.

Duela gutxi La Arena Muskizeko hondartzan eginiko dragatuagatik gertaturikoa gogora dezakegu (ezkerreko irudiak). Irudi bat mila hitzen parekoa da. Hori da Portuaren proiektuak Getxori ekarriko dion bakarra, ondorio ezkor eta kaltegarriak korronte eta olatuak aldatuz, arroken ugaritze arriskutsuak hondartzetan, hondoko lupetz kutsagarrien zabaltzea kostalde eta hondartzetan, Abra eta inguruko zonaldeak kutsatuz.


Hau guzti hau, ez ei da larregi gure Udalak arreta jarri eta ganoraz jarduteko.
Mehatxu honen aurrean kezkati garenok ez gara geldirik egongo. Ez horixe!!!
Denok erakustea dugu gure ezetza harrapaketa proiektu honi, dugun moduan, edo hobeto, gure badugu mantendu gure itsas ingurunea.

Horra gure galdera:
Seaweek honen arduradunek guzti honen informazio eman te diote Pierre Yves Cousteau jaunari?

EREAGAREN ETORKIZUNA ???????

( Siguiente esta misma entrada en castellano )

No hay comentarios:

Publicar un comentario