Portu Zaharreko jaiek berez dute itsasoarekiko lotura. Marea gora eta marea behera, ura jeistean hondartza eta jokoak areatzan, ura igotzean kukaina, altzadak eta adin guztietakoen txonboak.
Zapatu honetan ama itsasoaren alde topa egin dugu. Giro bikaineko arratsalde eguzkitsuari amaiera borobila emanez, itsas hondoak harrobi gisa ez ustiatzearen aldeko aldarria jai giroan zabaldu dugu.
Itsaso garbia eta itsas hondo osasuntsu eta biziak nahi ditugu. Horregatik ezetz tinkoa esaten diogu Bilboko Portuak Abratik gertuko eremuan burutu nahi duen 50 milioi metro kuboko dragatzeari.
Punta Luzeron dragarik ez! ¡Defendamos nuestra costa!