Bitxia da Getxon, ingurugiro eta inguru itsastarrari dagokionean, egunotan
biziko dugun kontraesana.
Ingurugiroarentzat, Portuko Agintaritzaren hondar erauzketa proiektutzarrak dakarren mehatxu itzela Udaletik ahaztu
egiten den bitartean, kostalde,
hondartza, arrantza eta itsasoarentzat kalte berehalakoak, iraunkorrak eta
atzeraezinak ekarriko dituena, honen ekimen bakarra bandera urdinak
eta itsasalde ederra erakutsiko duen
propagandako Seaweeka da.
Itsasoko aste horretan
ez da ezer ikusiko dragak dakarren benetako mehatxuaz, hori
Saihesteko. Ezer ere ez
gerta daitekeen kutsadura larriaz. Hutsaren parekoa.
Getxoko Abra Plataformatik, hala ere, lanean aurrera darraigu, jabego publikodun eremu
honetan hare lapurretarako proiektu hau
gelditzeko, eta bere ondorio
kaltegarriak bertan behera uzteko.
Beste behin ere, administrazioak Kostako
Legea bete gabe utzi nahi du, argi dionean gainera, ezinezkoa dela jabego publikoetan harea erauzketarik egin,
hondartzak birsortzeko lanetarako ez bada.
Duela gutxi La Arena Muskizeko
hondartzan eginiko dragatuagatik gertaturikoa gogora dezakegu (ezkerreko
irudiak). Irudi bat mila hitzen parekoa
da. Hori da Portuaren proiektuak Getxori ekarriko dion bakarra, ondorio ezkor eta kaltegarriak korronte eta
olatuak aldatuz, arroken ugaritze arriskutsuak hondartzetan, hondoko lupetz
kutsagarrien zabaltzea kostalde eta hondartzetan, Abra eta inguruko
zonaldeak kutsatuz.
Hau guzti hau, ez ei da larregi gure Udalak arreta jarri eta ganoraz
jarduteko.
Mehatxu honen aurrean kezkati garenok ez gara geldirik egongo. Ez horixe!!!
Denok erakustea dugu gure ezetza harrapaketa proiektu honi, dugun moduan,
edo hobeto, gure badugu mantendu gure itsas ingurunea.
Horra gure galdera: